Cortinarius helvelloides

Cortinarius helvelloides Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius helvelloides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius helvelloides
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, titi apur batekin, ezkata fibrilosoekin, gris-arrexka kolorekoa tindu oliba antzekoekin, ertza horiz zikindua.

Orriak: Zabal edo lodiak, arre-gris-more kolorekoak.

Hanka: 8 cm arteko garaietakoa eta 0,4 cm arteko diametrokoa, kapelaren kolorekoa eta errezelaren hondarrekin inguratua, horixkak eta galkorrak, batzuetan tindu morexkekin goialdean.

Haragia: Antzeko kolorekoa. [2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errealaren hondakin bereizgarriak direla eta. Helvelloides epitetoa grekotik dator, Helvella baten antzekoa, esan nahi duen "eídos" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua aldatu

Ezaugarri hauek ditu: habitata, bere espora bereziak eta arre, hori, oliba antzeko eta more koloreen nahasketa.

Sasoia eta lekua aldatu

Askotan, haltzen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Islandia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 220 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu