Cortinarius glaucopus
Cortinarius glaucopus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Autore batzuentzat jangarria eta beste batzuentzat susmagarria.
Cortinarius glaucopus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius glaucopus Gray, 1821 |
Basionimoa | Agaricus glaucopus |
Sinonimoak: Agaricus araneosus, Agaricus subcyaneus, Agaricus spadiceus, Hypophyllum turbinatum, Agaricus dasypodius, Agaricus araneosus var. crassipes, Agaricus araneosus var. glaucopus, Cortinarius cyanipes, Myxacium glaucopus, Phlegmacium glaucopus, Gomphos glaucopus.
Deskribapena
aldatuKapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa; okre-lehoi koloretik marroi-buztin kolorera doana tonu oliba antzekoekin edo okre-horixkekin; ertza berdexka laster okre kolorekoa bihurtzen da, azkenean, dena okre-laranja kolorekoa geratzen da; azal likatsua du, zuntzexka erradial adnatekin markatua.
Orriak: Estu eta itsatsiak; hasieran lila-urdin kolorekoak, gero gris-urdinak eta amaieran marroi-kanela kolorekoak ezkatengatik.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaietakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, irmoa, betea, oinarrian erraboila alboan. Lila-urdinxka, glauko-urdinxka, ondoren okre-lasto kolorekoa edo marroia. Gortina lila-urdinxka kolorekoa tonu morexkekin.
Haragia: Gogorra eta trinkoa, zuri-krema-horixka kolorekoa; oinaren goialdean, gris-urdinxka eta erraboilean okre kolorekoa. Batzuek fruta usain arina duela esaten dute, beste batzuek kanfor usaina.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Glaucopus epitetoa grekotik dator, zeru-urdin, esan nahi duen, "glaukós" hitzetik eta oina, hanka, esan nahi duen "pous" hitzetik. Oinaren haragia urdina delako.
Jangarritasuna
aldatuJateko balio gutxikoa batzuentzat eta nahiko ona beste batzuentzat.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuGaztetan ondo identifikatzen da kapelaren ertzeko eta oineko kolore urdin-berdexkagatik, baina tonalitate hori azkar aldatzen da, eta zaila da, Scauri taldeko beste Cortinarius batzuetatik bereiztea.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean ondo sartuta, mendiko koniferoen azpian. Ez da oso ugaria.[5]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Australia.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 452 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 169 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 223 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 214 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Cortinarius glaucopus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.