Cortinarius croceocaeruleus

Cortinarius croceocaeruleus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore mikatzekoa, ez da gomendatzen jatea.

Cortinarius croceocaeruleus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius croceocaeruleus
Fr., 1861

Sinonimoak: Myxacium croceocaeruleum, Cortinarius iodes, Phlegmacium croceocaeruleum.

Deskribapena aldatu

Kapela: Neurri txikikoa, 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura eta zertxobait deprimitua, ertza pixka bat gorago. Kapelaren azala likatsua, zeharrargitsua, leuna, urdin ilun kolorekoa, horixkara koloregabetzen da, fibrila ilunagoekin.

Orriak: Adnatuak, zabal samar, bihurgunetsuak, lamelulekin, ertza zirpildua, krema kolorekoa, isla lila kolorekoekin, eta zahartzean buztin-okre antzeko kolorea hartzen du.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, mehea, zilindrikoa (goialdea konikoa), fusiformea (erdia loditua), bihurgunetsua behean, likatsua, zurixka, okre kolorera biratuz, fibrila finekin. Gortina behean, gaztetan zuria, gero desagertu egiten da.

Haragia: Zuria, okre kolorera biratzen du. Usain zehatzezinekoa eta zapore oso mingotsekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarrirasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasteko arriskua aldatu

Cortinarius salor delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostogalkorretan (haritza, pagoa), izeietan. Humusean aberatsak diren lurzoruetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 204 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak aldatu