Cortinarius caninus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius caninus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius caninus
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, lehoi-burdin kolorekoa, tonu moreekin, arre-kanela kolorekoa zahartzean, leuna, zurbilduaz.

Orriak: Hasieran lila-more kolorekoak, gero arre-kanela kolorekoak, zabalak, marjinatuak. ez oso estu.

Hanka: 8 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa. Borra formakoa, erraboilduna, estu fibrilosua, zurbila, goialdean tonu moreekin, askotan errezel hondar zingulatuekin, arre kolorekoak.

Haragia: Biguna, zuria, ez da more kolorekoa, azkenean horixka samarra. Arrosa koloreko erreakzioa ematen du formalina-rekin edo fenolarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Caninus epitetoak, agian, zurtoinean duen eraztuna aipatzen du, "txakurren lepokoa" bezala antolatuta.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Islandia, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Kazakhstan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 216 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 173 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.

Kanpo estekak aldatu