Cortinarius arquatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius arquatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius arquatus
Fr., 1838

Sininimoak: Phlegmacium arquatum, Agaricus arquatus, Myxacium arquatum, Gomphos arquatus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hondo hori bizi kolorekoaren gainean arre-arrosa koloreko orbanekin diseinatua, fibrila marroixka barneratuekin, ertz mehearekin, pixka bat barrurantz errekurbatua, gero zuzena.

Orriak: More kolorekoak, gero arrexka-gorriak, baina ertza luzaroan morea, itsatsi biribilduak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Zilindrikoa, erraboil marjinatu nabariarekin, more-lila kolore eder batekin, batez ere goialdean, luzaroan irauten duena; behealdean zurbilagoa, okrerako joerarekin.

Haragia: Zurixka, usaingabea eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Arquatus epitetoa pertsona izenetik dator. Hans Haas alemaniar mikologoaren omenez.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius pseudoglaucopus delakoaren antza du, oliba antzeko koloreko kapela ilunagoa duena, inoiz ez horia.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean. Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 155 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius arquatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu