Cortinarius arcuatorum

Cortinarius arcuatorum Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Cortinarius arcuatorum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius arcuatorum
Rob.Henry, 1939

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, arku baten forman, ponpatua, gero ganbila, gorrixka-lehoi kolorekoa; likatsua eguraldi hezean, distiratsua lehorrean. Ertz biribildua, gaztetan gortina morearen hondarrekin.

Orriak: Luzeak, nahikoa estu, gaztetan lila kolorekoak, gero herdoil kolorekoak.

Hanka: Zilindrikoa, betea, goian urdin-more kolorea, buztin kolorea oinarrian. Erraboila alboan, lila koloreko zerrenda estu batekin ertzean.

Haragia: Lodia, zuria, oinaren goialdean lilaz zikindua. Frutaren usain arinarekin, zapore mikatza. Erreakzio gorria oinarri sendoekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Lila koloreko orriak dituzten beste Cortinarius batzuekin nahas daiteke, hala nola, Cortinarius dibaphus eta Cortinarius fulvoincarnatus, hauetan ere oinarri sendoak erreakzio positiboa ematen dute.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, hostozabalen basoetan, pagoetan eta haritzetan.

Banaketa eremua

aldatu

Europa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 451 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 436 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

aldatu