Coralie van den Cruyce
Coralie Adèle van den Cruyce, ezkondu ondorengo izenez Coralie de Félix de la Motte, (Paris, 1796ko urriaren 13a – Geel, 1858ko ekainaren 27a) belgikar idazle, poeta eta feminista izan zen.
Coralie van den Cruyce | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1796ko urriaren 13a |
Heriotza | 1858 (61/62 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
1796ko urriaren 13an jaio zen Parisen, familia aristokratiko batean. Bere idazlanen artean Les orphelins de la grande armée (1834) eta Les Violettes (1836) antzezlanak daude[1]. Bas-Bleus lanean emakumeek idazle gisa adierazteko duten eskubidea defendatu zuen kritika garaikidearen aurka. Bij de wieg eta L'enfant au berceau abestien letrak ere idatzi zituen[2].
Eugene-François-Auguste Pompée de Félix de la Motte noblearekin ezkondu zen, Bruselako aristokrata garrantzitsu batekin[3]. Geelen hil zen 1858ko ekainaren 27an.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Brogniez, Laurence. (2002). «Poétesses belges du XIXe siècle» Sextant 17/18: 133..
- ↑ (Ingelesez) «Coralie de Félix de La Motte» The LiederNet Archive 2023-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Frantsesez) Gubin, Éliane; Jacques, Catherine; Piette, Valérie; Puissant, Jean. (2006). Dictionnaire des femmes belges. Racine, 541-542 or. ISBN 9782873864347. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |