Coprinus sterquilinus
Coprinus sterquilinus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Coprinus sterquilinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Coprinus |
Espeziea | Coprinus sterquilinus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus sterquilinus |
Sinonimoak: Agaricus oblectus, Coprinus oblectus, Onchopus sterquilinus, Coprinus grandisporus.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, zilindriko-oboidetik kanpai itxurakora, hedatua 7cm arteko diametrokoa, ertza delikueszentea. Kapelaren azala zuria, tomentuduna, pubeszentea eta flokonosoa, apur bat ezkatatsua, disko leuna du eta horixka.
Orriak: Libreak, hasieran zurixkak, baina arrosa kolorekoak bihurtzen direnak eta azkenik beltzaxkak, delikueszenteak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 0,8 cm bitarteko diametrokoa, zuntz-duna, barnehutsa, zuria, oinarrian erraboilarekin. Eraztun zuri mugikorra oinarritik gertu.
Haragia: Urria. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du. Sterquilinus epitetoa berriz latinetik dator, simaurtegi, esan nahi duen, "sterquilinum" hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuCoprinus comatus delakoaren miniatura bat da, txikiagoa eta habitat koprofiloa du. Taldeetan hazten da.
Sasoia eta lekua
aldatuSimaurretan hazten da.[4]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Kenya.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 51 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
- ↑ Coprinus sterquilinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.