Coprinopsis phlyctidospora
Coprinopsis phlyctidospora Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.
Coprinopsis phlyctidospora | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Psathyrellaceae |
Generoa | Coprinopsis |
Espeziea | Coprinopsis phlyctidospora |
Basionimoa | Coprinus phlyctidosporus |
Sinonimoa: Coprinus phlyctidosporus.
Deskribapena
aldatuKapela: Hasieran arrautza formakoa, gero kanpai itxurakoa eta ondoren zabaldu egiten da, orduan 4 cm-ko diametroa izatera iristen da. Arre argi kolorekoa edo okre-arrexkakoa, inoiz ez tonu ilunekin, erdiko aldea izan ezik, hura koloreztatuago baitago; ezkata txiki nabariagoekin. Ertzeko Ildo oso luzeak, karpoforoaren garapenarekin batera agertuz joaten dira.
Orriak: Hasieran zuriak, gero beltzaxkak eta delikueszenteak.
Hanka: Zuria, feltrodun-zetaduna, 5 cm arteko garaierakoa.
Haragia: Hutsala.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta, simaurrari dagokiona, esan nahi du, simaurretan hazten dena
Jangarritasuna
aldatuEz du interes gastronomikorik.
Nahasketa arriskua
aldatuCoprinus angulatus delakoarekin nahas daiteke, honek ere erretako lekuetan irteten du. Coprinus gonophyllus espeziearekin ere bai.
Sasoia eta lekua
aldatuNormalean sua egondako lekuetan hazten da. Urria.
Banaketa eremua
aldatuEuropa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 370 or. ISBN 84-404-0530-8..