Coprinopsis narcotica
Coprinus narcoticus edo Coprinopsis narcotica Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Coprinus narcoticus / Coprinopsis narcotica | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Psathyrellaceae |
Generoa | Coprinopsis |
Espeziea | Coprinopsis narcotica |
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ezkur itxurakoa, gero zabaldua, goraino ildaskatua, flokosoa, beix argi koloreko hondoaren gainean gorrixka-grisaxka koloreko pikorrekin.
Orriak: Gris-arrosatik beltzaxkara doan kolorekoak.
Hanka: 7 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko diametrokoa, ardatz itxurakoa, zuri samarra eta iletsua.
Haragia: Asfalto usain handiarekin edo nitratozko ongarriren batenarekin.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria. Usain txarra du.
Nahasketa arriskua
aldatuBere perfumeagatik ezinezkoa da nahastea.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaren erditik udazkenaren amaieraraino. Zuhaitz hostozabalen azpian, batez ere bidexken inguruan.
Banaketa eremua
aldatuAmeriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Coprinopsis narcotica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.