Coprinellus xanthothrix

Coprinellus xanthothrix Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Coprinellus xanthothrix
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinellus
Espeziea Coprinellus xanthothrix
Mikologia
 
txapel erdi-esferikoa

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Coprinus xanthothrix.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, oboidetik kanpai formakora, pruina zuriz estalia, oso ildaskatua, zuri-krema-okre kolorekoa, erdia anbar kolorekoa. Hifa besikular hialianoek edo hifa zilindrikoen kateek osatutako errezel mistoa (kasu bietan kolore arrekoak).

Orriak: Zuri-krema-gris kolorekoak (amaieran beltzak eta delikueszenteak), goranzkoak, estu, meharrak .

Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, lerdena, zurixka, oinarria loditua eta tomentuduna. Eraztun gabe.

Haragia: Zurixka, urria. Usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina beltzaxka kolorekoa.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Coprinus domesticus (kapelaren pikorrak zuriak) eta Coprinus micaceus delakoekin nahas daiteke. Espora desberdinak dituzte.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguan (iraila-urria). Hostozabalen orbeletan (pagoak, lizarrak). Belardiak. Erretako edo erre gabeko egur hondarretan. Lurzoru hareatsuetan ere bai.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Bolivia, Europa, Maroko, Errusia, Kaukasia, Iran, Kazakhstan, Japonia, India, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Coprinellus xanthothrix: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu