Coprinellus truncorum

Coprinellus truncorum Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jatekoa. Autore batzuek toxikotzat ere sailkatzen dute.

Coprinellus truncorum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinellus
Espeziea Coprinellus truncorum

Sinonimoak: Coprinus truncorum, Agaricus truncorum, succineus aquosus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 cm artekoa, koniko-kanpai itxurakotik lautura, ertzak gorantz bihurrituta. Kapelaren azala leuna, oso erradiatua, gris-beix argi kolorekoa eta erdigune arreagoarekin.

Orriak: Libreak, estuak, zurixkak gaztetan eta beltzak zahartzean.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa (kapelaren diametroa baino luzeagoa), zurixka, zetaduna, eraztun gabea.

Haragia: Mehea, urria, usainik eta zaporetik gabekoa.[2]

Etimologia: Coprinus terminoa grekotik dator eta simaurrari dagokio, simaurrean hazten dena. Truncorun epitetoa berriz latinetik dator, zuhaitzen enborra, esan nahi duen “truncus” hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Coprinus micaceus delakoak, kapelaren azalean irinaren antzeko hondarrak izaten ditu, erdigunea ilunagoa eta pilatuagoak hazten dira.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberritik udazkeneraino. Usteltzen ari den egurrean. Egur piletan, enbor iletan, eroritako adarretan. Normalean ale ugari agertzen dira.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Paraguai, Turkia, Errusia, batez Europa eta Australia ere.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 59 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Coprinellus truncorum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu