Coprinellus silvaticus

Coprinellus silvaticus Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen.

Coprinellus silvaticus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinellus
Espeziea Coprinellus silvaticus
Gminder, 2010

Sinonimoa: Coprinus silvaticus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, zabaldu aurretik. Lehenik koniko-ganbila eta gero zabaldu egiten da. Erdian kanela koloreko zirkulu bat duen krema-okre kolorekoa da. Perretxikoa heltzen denean, kolorea grisaxka bilakatzen da ertzetik hasita, eta ertza oso ildaskatua du.

Orriak: Zabalak, estu, libreak, hasieran zuriak, gero arre-grisaxka kolorekoak eta azkenean beltzak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Mehea, hauskorra, goialdean zurixka eta behealdean lehoi kolorekoa, bukaeran kapelaren kolorekoa.

Haragia: Oso mehea, zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta, simaurrari dagokiona, esan nahi du, simaurretan hazten dena. Silvaticus epitetoa latinetik dator, oihanei edo basoei dagokiena, esan nahi duen "silvaticus (sylvaticus)" hitzetik

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tamaina txikiko beste Coprinus batzuekin nahas daiteke, hala nola Coprinus micaceus eta Coprinus plicatilis.

Oharra: Kapelaren erpina bereizgarria da, okre-kanela koloreko zirkulutxoarekin, kapelaren kolore zurbilarekin kontrastea egiten du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean taldeka, basoko orbel artean.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 378 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak

aldatu