Conquest of the Planet of the Apes
Conquest of the Planet of the Apes (euskaraz Simioen Planetaren Konkista) 1972ko J. Lee Thompson britainiar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. Roddy McDowall, Don Murray, Ricardo Montalbán, Natalie Trundy eta Hari Rhodes aktoreek antzeztu zuten.
![]() | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1972 | |||
Izenburua | Conquest of the Planet of the Apes | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma eta film distopikoa | |||
Iraupena | 88 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Planet of the Apes (en) ![]() | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Planet of the Apes (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Los Angeles, Century City (en) ![]() ![]() | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | J. Lee Thompson | |||
Gidoigilea(k) | Paul Dehn | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Arthur P. Jacobs | |||
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox | |||
Edizioa | Marjorie Fowler (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Tom Scott | |||
Argazki-zuzendaria | Bruce Surtees | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Ipar Amerika | |||
Fikzio-unibertsoa | Multiverse of the Planet of the Apes (en) ![]() | |||
Argumentu nagusia | Denbora bidaia | |||
foxmovies.com… | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Planet of the Apes (1968), Beneath the Planet of the Apes (1970) eta Escape from the Planet of the Apes (1971) filmeen jarraipena da, era berean, Battle for the Planet of the Apes (1973), Planet of the Apes (2001), Rise of the Planet of the Apes (2011), Dawn of the Planet of the Apes (2014) eta War for the Planet of the Apes (2017) jarraipenak izan ditu.
Argumentua
aldatu1991, Ipar Amerika. Birus batek txakur eta katu guztiak hil ondoren, tximinoak etxeko animalia berriak bilakatu dira. Halere, tximino hauek esklabo gisa erabiliak izango dira. Hogei urtez guzti honetatik at, Zira eta Corneliusen semea den Armandok (Ricardo Montalban) gizakiek beretarrei eman dien tratu txarraz ohartuko da. Poliziak Armando atxilotzen duen bitartean, Zesar (Roddy McDowall) tximinoen artean babestuko da. Orduan gainontzeko tximinoei elkarbanatzea, gogoeta egitea eta batez ere matxinatzeko ezinbesteko beharra izaten irakatsiko die.
Aktoreak
aldatu- Roddy McDowall: Zesar
- Don Murray: Breck gobernadorea
- Ricardo Montalban: Armando
- Natalie Trundy: Lisa
- Hari Rhodes: MacDonald
- Severn Darden: Kolp
- Lou Wagner: Busboy
- John Randolph: Kontseiluburua
- Asa Maynor: Riley andrea
- H.M. Wynant: Hoskyns
- David Chow: Aldo
- Buck Kartalian: Frank (Gorila)
- John Dennis: 1. Polizia
- Paul Comi: 2. Polizia
- Gordon Jump: Enkantelaria
- Dick Spangler: Iragarkilaria
Kanpo estekak
aldatu- Conquest of the Planet of the Apes filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)