Planet of the Apes (2001eko filma)
Planet of the Apes (euskaraz: Simioen planeta) zientzia-fikziozko filma da, Tim Burton estatubatuar zinemagileak 2001ean zuzendutakoa. Mark Wahlberg, Tim Roth, Helena Bonham Carter, Michael Clarke Duncan, Paul Giamatti eta Estella Warren izan ziren antzezle nagusiak.
Planet of the Apes saileko film bat da. Berez, Planet of the Apes (1968) filmaren berregokitzapena da, hure bezalaxe 1963ko Pierre Boulle idazlearen La Planète des Singes eleberrian oinarritua. Jatorrizko film hura antzeztu zuten Charlton Hestonek eta Linda Harrisonek rol labur bana jokatu zuten.
Argumentua
aldatu2029. urtea. Leo Davidson kapitaina (Mark Wahlberg) lurrartu berri duen espaziontziko astronauta bat da, baina berak atzean utzi zuen mundutik zeharko ezberdina den beste mundu batekin topatuko da, simioak aginte karguetan nagusi diren eta hizketa egiten duten mundua, aldiz, gizakiak ehizatuak eta esklabizatuak dira. Hortaz, Leo gizakien matxinada bateko buru bilakatuko da.
Aktoreak
aldatu- Mark Wahlberg: Leo Davidson kapitaina
- Tim Roth: Thade jenerala
- Helena Bonham Carter: Ari
- Michael Clarke Duncan: Attar kolonela
- Paul Giamatti: Limbo
- Estella Warren: Daena
- Cary-Hiroyuki Tagawa: Krull jenerala
- Kris Kristofferson: Karubi
- Charlton Heston: Zaius, Thaden aita (krediturik gabe)
- Linda Harrison: Emakumea (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- Planet of the Apes filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)