Conocybe pilosella
Conocybe pilosella Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, oso haragi gutxi du.
Conocybe pilosella | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Bolbitiaceae |
Generoa | Conocybe |
Espeziea | Conocybe pilosella Kühner, 1935 |
Basionimoa | Agaricus tener β pilosellus |
Sinonimoak: Agaricus pilosellus, Galera pilosella, Conocybe piloselloides.
Deskribapena
aldatuKapela: Txikia, 1 eta 3 cm inguruko diametrokoa, konikoa, haragi gutxikoa, uhindun ertza, iluna, zeharrargia. Kapelaren azala leuna, higrofanoa, krema kolorekoa, erdia ilunagoa eta marroixka kolorekoa.
Orriak: Zabalak, ilundu egiten diren marroi argi kolorekoak.
Hanka: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, mehea, hauskorra, zilindrikoa, barnehutsa, zurruna, iletsua, luzetara ildaskatua, zurixka, horixka-marroi kolorerako joerarekin.
Haragia: Mehea eta krema kolorekoa, usain eta zapore leunekoa. Espora-jalkina, marroi-gorrixka edo okre antzeko kolorekoa.[2]
Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, esan nahi duen , "cybe" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuBeste Conocybe batzuen antzekoa da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Goroldiotan, eremu belartsuetan, saprofitoa, usteltzen ari diren egurretan edo erretako hondarretan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Maroko, Islandia, Europa, Iran, Txina, Kenya, Uganda, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Conocybe pilosella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.