Coniopterygidae

Coniopterygidae Neuroptera ordenaren barruan Pterygota (intsektu hegaldunak)familiakoak dira. Bizirik dauden 460 espezie ezagutzen dira. Oso intsektu txikiak dira eta, ondorioz, identifikatzeko lupa bat erabili behar da, horrela hegaletan zainen banaketa ikusteko; horrela genero mailaraino aztertu daitezke. Espezieak bereizteko, aldiz, mikroskopioa ezinbestekoa da.[1]

Coniopterygidae
Coniopterygidae spec.01.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaNeuroptera
Familia Coniopterygidae
[[|]]

DeskribapenaAldatu

Intsektu helduen itxura Neuroptera ordenaren besteekin konpatatuta nahiko desberdina da. Txikiak dira (1,8mm eta 5mm artekoak), hegalak marroiak eta zeharrargitsuak dira, normalean ezkatak eta hautsez estalia. Horregatik, haien itxura Aleyrodidae edo euli zurienekin nahastu daiteke, nahiz eta haien artean ez izan ezer. Bereizteko biak Coniopterygidae espeziek helgalak pausaldian daudenean erabat elkarturik daudela ezaugarri bat izan daiteke; euli zuriek, aldiz, modu horizontaleak izaten dituzte.

EkologiaAldatu

Coniopterygidae espezieak egurrezko landarekin lotuta egoten dira; normalean horietan bizi dira. Emeek arrautzak banan-banan ostoetan eto landareen azalan jartzen ditu. Larbek 3,5 mm-ko luzeraino izan dezakete. Ahoaren piezak tutu laburrak eta zuzenak dira; horietatik jakia, beste intsektuen fluidoak, xurgatu egiten dituzte. Ilunabarreko ohiturak dituzte. Ornogabe txikiak jaten dituzte, esaterako Coccoidea generokoak, landare zorriak, eta akaroak, baita artropoden arrautzak. Jateko ohitura horiek direla eta, beste espeziak kontrolatzeko esperimentuak egin dira, hau da, kontrol biologikoa egiteko, baina esperientziak ez dira ondo atera.

Urtean bi belaunaldi sortzen dituzte.

EspezieakAldatu

Ezagutzen diren taxon asko Jurasiko Berantiar aurrerako fosilak dira. Orokorrean, baita ere gaur egungoak zailak dira familiaren filogenian kokatzeko.

ErreferentziakAldatu

  1. Engel, Michael S. & Grimaldi, David A., (2007): "The neuropterid fauna of Dominican and Mexican amber (Neuropterida, Megaloptera, Neuroptera)". American Museum Novitates 3587: 1-58. PDF fulltext

Kanpo estekakAldatu