Coniophora puteana Coniophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Coniophora puteana
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaConiophoraceae
GeneroaConiophora
Espeziea Coniophora puteana
P.Karst., 1868

Sinonimoak: Telephora puteana. Coniophora piceae.

Deskribapena aldatu

Fruktifikazioa: Erabat erresupinatua, zurezko substratuari hertsiki lotua, 1mm-ko lodierako estaldura biribildu txikiak sortuz hasieran, ondoren, zenbait cm-ko diametroa duten gainazaletan elkartzen dira. Himenioforoaren gainazala zertxobait izurtua da, pruinaduna eta kolore aldakorrekoa, krema koloretik okre-oliba-arreraino baitoa. Ertza zabala du, finbriatua eta zurixka. Mintzezkoa da, haritsua eta biguna.

Etimologia:

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzako baliorik.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Coniophora arida delakoarekin nahas daiteke, honek karpoforo meheagoak ditu. Coniophora suffocata espeziearekin ere bai, honek txertatutako ifak ditu. Coniophora olivacea-rekin ere bai.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen zur hiletan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Erdialdeko Asia, Taiwan, Japonia, Australia, Hegoafrika, Zeelanda Berria, Maurizio, Txile.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 596 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 322 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu