Conan the Destroyer
Conan the Destroyer (euskaraz Conan Suntsitzailea) 1984ko Richard Fleischer estatubatuar zinema zuzendariaren ezpata eta aztikeria eta abenturazko filma bat da. Robert E. Howard idazlearen Conan the Barbarian eleberrian oinarritua dago. Arnold Schwarzenegger, Grace Jones, Wilt Chamberlain, Mako, Tracey Walter, Olivia d'Abo eta Sarah Douglas aktoreek antzeztu zuten.
1982ko Conan the Barbarian filmaren jarraipena da, era berean, beste bi jarraipen ian zituen: Red Sonja (1985) eta Conan The Barbarian (2011).
ArgumentuaAldatu
Shadizar Erresumako Taramis erregin (Sarah Douglas) boteretsuak Conani (Arnold Schwarzenegger) bere Valeria maitea Heriotzaren Erresumatik itzularaztea hitzeman dio, baina baldintza batez: harribitxizko kondairazko adarra eta printzesa gazte eta eder bat (Olivia d'Abo) ekarri eraman beharra dizkio. Conanen ez dakiena erregin zitalak adarra Dagoth (André the Giant) jainko lokartua esnarazi eta printzesa sakrifikatzeko erabiliko dituela da. Etsai hilko nahiz naturazgaindikoei aurre eginez, Conan gerlariak Taramis erregina eta Dagoth jainko berbera garaitzeko Ongiaren indarrei dei egin beharko die.
AktoreakAldatu
Aktorea | Pertsonaia | Deskribapena | Armak |
---|---|---|---|
Arnold Schwarzenegger | Conan | Lehenbiziko filmean bikote izan zuen bere Valeria maitearen heriota negar egin eta hura berpizteko zina egin du, horren truj bi objektu magiko topatu beharrean da. | Atlante espata, borroka aizkora eta labanak. |
Grace Jones | Zula | Conanek erreskatutako bidelapurra, taldeari elkartuko zaio. Goardiako kapitain gisa Bombatta ordezkatuko du. | Lantza. |
Wilt Chamberlain | Bombatta | Shadizarko goardiaren kapitaina, erreginak Conanen misioa egiatatzeko eta geroago hura traizionatzeko bidaliko du. Conanek Dagothen berpizkundean eskuhartzean Conanek hil egingo du. | Pertsonalizatutako mailua, aizkora, espara eta boloak. |
Olivia d'Abo | Jehnna | Dagoth jainkoa berpiztuko duen adar magikoa topatzeko patua duen Printzesa birjina da. Iragarpenaren arabera, adar magikoa topatzeko gai den pertsona da. | Ez daramatza. |
Mako | Akiro | Filmaren narratzailea den Conanen adiskide aztia da. Shadizarko azti nagusia izatea onartuko du. | Magia. |
Tracey Walter | Malak | Conanekin batera doan lapurra da. Shadizaren bufoia izatea onartuko du. | Labanak. |
Pat Roach | Toth-Amon | Harribitxiaren jabea den aztia da. | Magia. |
Sarah Douglas | Taramis erregina | Dagoth, jainko ameslaria, berpizteko asmoa duen Shadizarko erregina da, bai eta Dagoth jainkoaren jarraitzailea ere. Jehnnaren izeba ere bada. | Labanak. |
Jeff Corey | Visir nagusia | Erreginaren azti pertsonala da. | Magia eta labanak. |
Sven-Ole Thorsen | Togra | Conanek hil aurretik Jehnna bahitzen saiatuko den erreginaren zaindaria da. | Espata. |
André the Giant | Dagoth, jainko ameslaria. | Berpiztuko ezkero mundura iluntasuna ekarriko duen jainko gaiztoa. | Adarra, superindarra eta argiaren manipulaketa. |