Conan the Barbarian (1982ko filma)
Conan The Barbarian (euskaraz Conan Barbaroa) 1982ko John Milius estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film epiko bat da. Arnold Schwarzenegger, James Earl Jones, Sandahl Bergman, Ben Davidson, Cassandra Gaviola, Gerry Lopez, Mako, Valerie Quennessen, William Smith eta Max von Sydow aktoreek antzeztu zuten. Basil Poledouris musikagileak soinu banda konposatu zuen.
Robert E. Howard idazlearen Conan the Barbarian eleberrian oinarritua dago. Filmak bi jarraipen izan ditu: Conan the Destroyer (1984), Red Sonja (1985) eta Conan The Barbarian (2011).
Filma honetako zati handi bat Espainian filmatu zen, zatirik handiena Almeriako probintzian, hasierako eszenak salbu, hauek Segoviako probintziako baso elurtuetan filmatuak izan baitziren. Paisaiarik bitxienak Cuencako probintziako Ciudad Encantada delako kokapenean filmatu ziren.
Argumentua
aldatuEzpata eta aztikeriaren boterea nagusi zen garai ilun batean (Hiboriar Aroa), Akiloniaren jabe zen Thulsa Doom-en gudarosteko gerlariek Cimmeriako herrixka barbaro bat ustekabean erasotu eta bertako herritar guztiak kupidarik jo eta bertan hiltzen zituzten, bakan batzuk ez ezik, hauek preso daramatzatelarik, horietako bat bere aurrean gurasoak burua ebakiz nola akabatu dituzten ikusi duen mutiko bat da. Urte batzuk geroago, mutiko hori Conan (Arnold Schwarzenegger) izeneko gizon gazte sendo eta indartsu batean bilakatu da, bere jaioterria suntsitu eta gurasoak erail zituen gudarostearen ikurra oroimenean gorderik duelarik_ ilargi eta eguzki batekin aurrez-aurre dauden bi suge.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Arnold Schwarzenegger | Conan |
James Earl Jones | Thulsa Doom |
Max von Sydow | Osric erregea |
Sandahl Bergman | Valeria |
Ben Davidson | Rexor |
Cassandra Gava | Sorgina |
Gerry López | Subotai |
Mako Iwamatsu | Akiro aztia / Narratzailea |
Valérie Quennessen | Yasimina printzesa |
William Smith | Conanen aita |
Franco Columbu | Esploratzaile piktoa |
Jack Taylor | Apaiza |
Sven-Ole Thorsen | Thorgrim |
Nadiuska | Conanen ama |
Jorge Sanz | Conan mutikoa |
Kanpo estekak
aldatu- Conan The Barbarian filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)