Collidae edo kolidoak Coliiformes ordenako hegazti-familia bat da, bere ordenako bakarra[1]. Saharaz hegoaldeko Afrikan baino ez dira bizi, eta sei espezie besterik ez dira.

Coliidae
Colius striatus.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaColiiformes
Familia Coliidae
Swainson, 1837
Azpibanaketa

Hegazti grisaxka edo marroixkak dira; luma leunak dituzte, gorputza mehea eta isatsa luze eta estua. Zuhaitzetan bizi dira, eta akrobatikoak dira; buruz behera daudela ere jan dezakete. Hostoen artean ibiltzen dira janari bila: baiak, fruta eta kimuak. Espezie guztiek erpe indartsuak dituzte, eta gandorra dute. Taldetan bizi dira.

SistematikaAldatu

Bi azpifamilia daude, genero banarekin. Hauek dira:

ErreferentziakAldatu

  1. Hackett, S.; et al.. (2008). «A Phylogenomic Study of Birds Reveals Their Evolutionary History» Science 20 (5884): 1763-1768.

Kanpo estekakAldatu