Coburg[1], Alemaniako hiri bat da, Bavaria estatuko Frankonia Garaia eskualdean dagoena. Bavariako iparraldeko mugan koaturik dago eta 41076 biztanle zituen 2010eko azken erroldaren arabera.

Coburg
Hiri independentea
Panoramacoburg.jpg
DEU Coburg COA.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Garaia
Alkatea Norbert Tessmer (en) Itzuli
Posta kodea 96450
Udalerri kodea 09463000
Geografia
Koordenatuak 50° 15′ 31″ N, 10° 57′ 28″ E / 50.2585°N,10.9579°E / 50.2585; 10.9579Koordenatuak: 50° 15′ 31″ N, 10° 57′ 28″ E / 50.2585°N,10.9579°E / 50.2585; 10.9579
Bavaria CO (town).svg
Azalera 48.3 km²
Altuera 292 m
Mugakideak Coburg (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 41.249 (2019ko irailaren 30a)
Green Arrow Up.svg13 (2019ko irailaren 30a)/(2017ko abenduaren 31)
Dentsitatea 854,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 09561
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Wight, Oudenaarde, Niort, Cobourg (en) Itzuli, Gais eta Garden City (New York)
Matrikula CO
coburg.de
Karte Stadtgliederung Coburg.svg

HistoriaAldatu

Coburgen lehenengo aipamena 1056 urtekoa bada ere, jakina da aurretik Trufalistat izeneko asentamendua izan zela. 1353an Wettin etxearen esku gelditu zen eta ordutik aurrera Saxonia-Turingia hirien arteko bat izan zen. 1596an Saxo-Coburg dukerriaren hiriburu bihurtu zen. 1530an Habsburgotarren Dieta Coburgeko gazteluan zen bitartean Martin Lutherrek dukearen aurrean azaltzeko baimena eskatu zuen, baina honek ez zuen bera hartu nahi izan eta erantzunaren zain egon zen sei hilabeteetan Biblia alemanera itzultzen aritu zen gazteluan.

Azkenengo dukeak 1920an abdikatu zuenean Coburgeko biztanleek erreferendumean Bavarian sartzea erabaki zuten. 1929an Alemania guztian alkate nazia izan zuen lehen herria bihurtu zen, gehiengo osoz lortu zuen garaipena gainera. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Mendebaldeko Alemanian gelditu zen.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Coburgeko gaztelua (Veste Coburg): Alemaniako gaztelurik handienetakoa da. XI mendeko kapera baten inguruan hasi ziren eraikitzen 1225ean. XIX mendean erabat berreraiki behar izan zen.
  • Ehrenburg jauregia (Schloss Ehrenburg): 1543an eraiki zuen Coburgeko dukeak aurretik frantziskotar monasterioa zegoen lekuan. 1690an suak erre zuen jauregiaren iparraldea eta estilo barrokoan berreraiki zen.

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu