Club Lleida Esportiu
Club Lleida Esportiu futbol talde katalana da, Lleida hirikoa. 2011 urtean sortu zen Unió Esportiva Lleida desegin ondoren.
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) | De la Terra Ferma | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1939 (Unió Esportiva Lleida) 2011 (Club Lleida Esportiu) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Camp d'Esports edukiera: 13.500 lagun inaugurazioa: 1919 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 5.a (III multzoa) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
Unió Esportiva LleidaAldatu
1939 urtean sortu zen Lérida Balompié izenarekin hiriko hainbat taldek bat egin zutenean. 1947an Lleida bertako beste talde batekin Club Deportivo Leridano elkartu eta Unión Deportiva Lérida sortu zuten. 1950-51 denboraldian lehen mailan jokatu zuen baina azken postuan gelditu eta bigarren mailara itzuli zen. 1978an Frankismoa amaitu ondoren izena aldatu zuen katalanera bihurtuz, Unió Esportiva Lleida.
1988an José Manuel Esnal entrenatzaile bizkaitarra fitxatu zuen eta 1993an Bigarren Mailako txapeldun gelditu ondoren berriz igo zen lehen mailara. Oraingoan ere urtebete egin zuen maila gorenean.
2010an diru arazo larriak izan zituen eta 2011 urtean desegin zen.
Club Lleida EsportiuAldatu
Bigarren B mailan abiatu zuen ibilbidea eta ordutik bertan aritu da, goiko postuetan. Hiru aldiz jokatu ditu igoera play-offak baina ez du mailaz igotzerik lortu.
UniformeaAldatu
|
|
|
|
DatuakAldatu
Unió Esportiva Lleida eta Club Lleida Esportiu-ren datuak batera. 2022-23 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 2
- Denboraldiak 2. mailan: 24
- Denboraldiak 2. B mailan: 29
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 2
- Denboraldiak 3. mailan: 22
- Ligako posturik onena: 16.a Lehen mailan (1950-51)
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|
2011-12 | 2. B Maila | 7.a | 1. itzulia |
2012-13 | 2. B Maila | 4.a | 2. itzulia |
2013-14 | 2. B Maila | 3.a | 1/32 |
2014-15 | 2. B Maila | 5.a | 3. itzulia |
2015-16 | 2. B Maila | 4.a | 3. itzulia |
2016-17 | 2. B Maila | 8.a | 2. itzulia |
2017-18 | 2. B Maila | 7.a | 1/8 |
2018-19 | 2. B Maila | 6.a | 3. itzulia |
2019-20 | 2. B Maila | 5.a | 1. itzulia |
2020-21 | 2. B Maila | 7.a/4.a | 1. itzulia |
2021-22 | Bigarren maila RFEF | 5.a | |
2022-23 | Bigarren maila RFEF | 1. itzulia |
Irabazitako txapelketakAldatu
- Lehen Maila (0): bi aldiz jokatu du eta bietan azken postuan gelditu da.
- Bigarren Maila (1): 1993.
- Bigarren B Maila (2): 1990, 2004
- Kataluniako Kopa (0): bi aldiz finalista, 1992 eta 1999an.
Kanpo estekakAldatu
- (Katalanez)(Gaztelaniaz) Taldearen webgune ofiziala