Clitopilus scyphoides

Clitopilus scyphoides Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Clitopilus scyphoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaClitopilus
Espeziea Clitopilus scyphoides
Singer, 1946

Sinonimoak: Clitopilus mutilus, Clitopilus cretatus.

Deskribapena

aldatu

Kapela:1,5 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Mintzezkoa, ganbil-unbilikatua, leuna, distiratsua, zurixka, ertza beherantz biribildua eta askotan lobulatua; batzuetan eszentriko edo alboan; pruinadun-zetaduna.

Orriak: Dekurrenteak, meheak, horixkak, gero gorriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Motza, tomentuduna, zuria, mizelio flokoso batetik ateratzen.

Haragia: Zuria, usaingabea.[2]

Etimologia: Clitopilus terminoa grekotik dator eta pendulua, zintzilikaria, esan nahi du. Cretatus epitetoa latinetik dator, kretaz koloreztatua esan nahi duen “cretatus” hitzetik. Orrien kolore horixkagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Erraz nahasten da dealbata taldeko Clitocybe batzuekin.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan. Baso mistoetako lurzoruan

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Belize, Martinika, Kolonbia, Uganda, Burundi, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, India, Himalaiako eremua, Kirgizistan, Australia, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 261 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Clitopilus scyphoides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu