Clitopilus hobsonii Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Clitopilus hobsonii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaClitopilus
Espeziea Clitopilus hobsonii
P.D.Orton, 1960

Sinonimoa: Clitophilus pleurotelloides.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, giltzurrun itxurakoa edo eszentrikoa, Plutotus zuri gisa, pixka bat belusduna.

Orriak: Haizemaile itxuran, arrosa kolorekoak.

Hanka: Alboan edo bat ere ez.

Haragia: Zurixka, usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina arrosa kolorekoa.[2]

Etimologia: Clitopilus terminoa grekotik dator eta pendulua, zintzilikaria, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Lehen begiratuan Crepidotus generoko espezieekin nahas liteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Zuhaitz hostozabalen adar hiletan.

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, !88 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu