Clitocybe obsoleta Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez dakigu toxikoa edo janezina den.

Clitocybe obsoleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe obsoleta
Quél., 1872

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, argizari-itxurakoa, ildaskatu gabea, uniformeki buztin kolorekoa edo haragi-arrexka kolorekoa, beix-okre antzeko kolorekoa zimurtzean.

Orriak: Zuri zikin kolore batekoak, estu, ia dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,5 cm inguruko lodierakoa, kapelaren antzeko kolorekoa, elastikoa, barnehutsa.

Haragia: Zuria. Anisaren usaina bakarrik izaten du, baina nahiko ahula. [2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Obsoleta epitetoa, zaharkitua, zahartzea, esan nahi duen "obsolésco" hitzetik dator. Karpoforoak zimel-itxura, zimurtua, apala duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Konfusio izugarria dago Clitocybe obsoleta, Clitocybe fragrans eta Clitocybe suaveolens espezieen artean, guztiak anis usainekoak, eta ezinbestekoa da ADN analisia.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean. Koniferoen azpian batez ere.

Banaketa eremua aldatu

Mendebaldeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 138 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu