Clitocybe diatreta Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da. [1] Clitocybe zuri toxikoen taldeko perretxikoa da. Pinudietan ohikoa.

Clitocybe diatreta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe diatreta
P.Kumm., 1871

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, haragi koloreko okre-gorrixka edo arre-arrosakara, ertza ildaskatu gabea, baina batzuetan pruinaduna.

Orriak: Ia dekurrenteak, zurbilak edo haragi kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,7 cm inguruko lodierakoa, leuna, ia kolore berekoa.

Haragia: Zurbila, fruta usainekoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa. Muskarina dauka.

Nahasketa arriskua

aldatu

Clitocybe diatreta Lepista inversa jangarriarengatik bereizten da, tamaina txikixeagoa duelako, kapela higrofanoa, ez hain inbutu formakoa eta orriak ia dekurrenteak dituelako ez erabat dekurrenteak.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Koniferen eta beste zuhaitz batzuen azpiko goroldioetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Groenlandia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 138 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu