Clitocybe costata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da. [1] Lehortu daiteke. Hornigai gisa edo kalitate handiagoko beste perretxiko batzuekin nahastuta soilik jan daiteke. Gaztela Leonen, patata, arroz edo garbantzu jakietan erabili izan da.

Clitocybe costata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe costata

Sinonimoak: Clitocybe incilis, Infundibulicybe costata, Clitocybe scuamulosoides.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 (15) cm bitarteko diametrokoa, arre-okre antzeko-laranja kolorekoa, askotan ertzean fuerteagoa. Hasieran ganbila, ia titirik gabea, laster hondoratua edo inbutu formakoa, lentearekin begiratuta zetadun-feltroduna, ertz lodiarekin eta oxkarratu samarrarekin.

Orriak: Krema-zurixka kolorekoak, gero okre antzeko-krema kolorekoak, oso estu, erabat dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2,5 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, fistuloso-kortikatua, zimurtsua, oinarrian loditua, kapelaren kolore berekoa, baina argiagoa, bete-barrubetea, gero barnehutsa.

Haragia: Zuri urtsua, okre antzeko zurbileraino, usaingabea eta zapore gozokoa, irinarena.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Costata epitetoa berriz latinetik dator, saihetsekin, esan nahi duen "costatus" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Kalitate txikiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe geotropa eta Clitocybe gibba delakoekin nahas daiteke, hauek ez dute ertza ildaskatua. Lepista inversa gorriagoa da, eta honen orriak ezin dira kapelatik bereizi.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Taldeetan hainbat basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Paraguai, Europa, Kanariak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 134 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 299 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu