Clitocybe catinus Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Clitocybe catinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe catinus
Quél., 1872

Kontsumi daitekeen arren, arriskutsua da beste Clitocybe zuri toxiko batzuekin (cerussata, clavipes, dealbata, rivulosa) duen antzagatik

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa; deprimitua edo infundibuliformea, ertza biribildu samarra du eta zertxobait lobulatua; zuri garbia edo zuri-krema kolorekoa, matea.

Orriak: Oso dekurrenteak, estu, meheak, zurixkak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Haritsua, 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa.

Haragia: Zuria. Batzuek almendra mingotsen usainaren antzekoa duela esaten dute, eta beste batzuentzat Marasmius oreades delakoarena du.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria

Nahasketa arriskua aldatu

Beste Clitocybe zuri pozoitsu batzuekin. Clitocybe gibba delakoarekin, honek okre tonuak ditu eta horrek bereizten du. Clitocybe nivea espeziearekin ere bai, honek orriak zabal eta okre antzeko kolorekoak ditu, eta hasieran titidun kapela.

Sasoia eta lekua aldatu

Uda eta udazken euritsuetan. Espezie hau ez da ohikoa, eta koniferoen basoetan ateratzen da. Lurzoru belartsuetan edo hareatsuetan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 157 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak aldatu