Clitocybe agrestis Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da. [1] Ez da komeni jatea, toxikoa ote den susmoa dago.

Clitocybe agrestis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe agrestis
Harmaja, 1969

Sinonimoak: Clitocybe graminicola, Lepista agrestis, Clitocybe graminea.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura eta deprimitua, ertz izurtua. Azal mehea, higrofanoa denbora hezean. Kolorea: zurixka, okre-krema eta erdian marroi argia.

Orriak: Dekurrenteak, zabal, lamelulekin, zuri-krema kolorekoak eta hezetasunarekin marroi argi kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, oso mehea, okertua, haritsua, kapelaren kolorekoa (zertxobait zurbilagoa izan daiteke), oinarria horixka eta eraztunik eta bolbarik gabea.

Haragia: Zuri-beix kolorekoa, usain leunekoa, fruta usainekoa edo anis usainekoa eta irin zapore gozokoa. Espora jalkina krema-zuri kolorekoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Zalantzazkoa, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Erraz identifika daitekeen espeziea da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Nahiko arrunta. Udazkeneko hostoetan saprofitoa, belardietan eta bide bazterretan, dunetan (Zarautz) edo lurzoru hareatsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Errusia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 136 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak

aldatu