Clichyko langa Parisen zerga-kobrantzarako zegoen harresiaren ateetako bat zen.

Clichyko langa
Wall of the Farmers-General
Kokapena
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 8. barrutia
Koordenatuak48°53′01″N 2°19′39″E / 48.8836°N 2.3275°E / 48.8836; 2.3275
Map
Arkitektura
ArkitektoaClaude Nicolas Ledoux (en) Itzuli

Kokapena

aldatu

Langa gaur egun Clichy Enparantza dagoen orubean zegoen.[1]

Izenaren jatorria

aldatu

Izena bertatik Clichy herrira ateratzeko bidea zegoelako da .

Historia

aldatu

Hesi hau sei zutabeko bi peristilodun eraikin batekin apainduta zegoen. 1793an, iraultza garaian, barrière de Fructidor deitu zioten (Frutilis langa).

 
Horazio Vernet: Clichyko langa (Louvre Museoa).

1814an, Seigarren Koalizioko Gerraren azken batailan, Frantziar Inperioaren aurka zetozen indar errusiarrek Clichyko langa eraso zuten. Pariseko defentsaren azken pasarteetako bat izan zen, eta langa Guardia Nazionalak defendatu zuen Moncey mariskalaren aginduetara. Ausardia handiarekin borrokatu ziren, eta ez zuten amore eman Parisen kapitulazioaren berri izan arte.

Clichy defendatu zuten guardia nazionalen artean Henri Castro lapurtarra zegoen; bestalde Horace Vernet margolaria, bonapartista sutsua eta margolan militarrengatik famatua, Parisko defendatzaile zibiletako bat izan zen [2] . Napoleonek Ohorezko Legioa eman zion horregatik 1814ean. Gertaera hori irudikatzen du Clichyko langa margolanak (1820, Louvre ). Margolanaren erdialdean, Moncey mariskalak aginduak ematen dizkio Claude Odiot urregile eta Guardia Nazionaleko koronelari; margolana honek enkargatu zuen[3] .

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu