Frutilis (frantsesez Fructidor) errepublikar egutegiko hamabigarren hila da.

Frutilis

Gregoriotar egutegira ekarrita, abuztuaren 18tik irailaren 16ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Virgo zeinuaren aldiarekin ia bat dator.

Jatorria «eguzkiak heldu eta umotzen dituen fruituetatik dator, abuztutik irailera gertatzen baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Bero garai hori, ordea, Ipar Hemisferioan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.

Kanpo estekak

aldatu