Clermonteko Kontzilioa

Clermonteko kontzilioa» orritik birbideratua)

Clermonteko Kontzilioa, gaur egungo Clermont-Ferrand frantziar hirian ospatu zen eliza katolikoko eklesiastiko eta laikoen sinodo misto bat izan zen, 1095eko azaroan ospatu zena eta Lehen Gurutzada abiarazi zuena.

Prédica del papa Urbano II.a aita santuaren hitzaldia Clermonteko kontzilioan. Gotiko berantiar estiloko marrazkia, Livre des passages d'Outre-merretik ateratakoa (1490 inguru), Frantziako Liburutegi Nazionalean kontserbatua.

Historia aldatu

1095ean, Alexo I.a Komneno bizantziar enperadoreak ordezkariak bidali zituen Mendebaldera seliuziden aurkako laguntza militarra eskatuz. Mezua Urbano II.a aita santuak jaso zuen. Hau, une horretan, Piacenzako kontzilioan zegoen, eta urte horretako azaroan Clermonteko kontzilioa deitu zuen kontu honi buruz eztabaidatzeko. Kontzilioa deitzean, Urbanok gotzain eta abadeei tokiko garrantzizko jaunak ekartzeko eskatu zien.

Kontzilioak 1095eko azaroak 18tik 28ra iraun zuen, eta Frantzia guztiko 300 elizgizonek parte hartu zuten. Urbanok clunytar erreformak jorratu zituen eta Filipe I.a Frantziakoa erregearen eskumikazioa berretsi zuen honen bigarren ezkontzagatik. Osteguna zen azaroak 27an Urbanok lehen aldiz hitz egin zuen ekialdeko arazoez eta Lur Santua okupatzen zuten musulmanen aurkako gerra santua (bellum sacrum) deitu zuen.

Fulquerio Chartreskoa historialari garaikidearen arabera, Urbanok elizaren zenbait gehiegikeriari buruz ere hitz egin zuen, simonia eta Jainkoaren Bake eta su-etena bete ez izana kasu. Gero, mendebaldetar kristauei, pobre zein aberatsei, ekialdean greziarrei laguntzera eskatu zien, Devus vult (Jainkoak nahi baitu), deiadar honekin aita santuak bere hitzaldia amaituz. Fulqueriok Lur Santura bidaiatzen zutenei bekatuak barkatuko zitzaizkiela agindu zuen, ziur aski, denborarekin induljentzia deituko zenari erreferentzia egiten ez zion arren.

Kanpo estekak aldatu