Clavulinopsis luteoalba
Clavulinopsis luteoalba Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Clavulinopsis luteoalba | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Clavariaceae |
Generoa | Clavulinopsis |
Espeziea | Clavulinopsis luteoalba Corner, 1950 |
Sinonimoak: Clavaria luteoalba, Clavulinopsis filipes.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: Klabula bakarrez edo faszikulatuz osatutako fruktifikazioak, bakunak, ez adarkatuak, 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, oinarrirantz eta goiko muturrerantz mehetuak. Hori zurbil koloretik ilunera doan kolorekoak edo hori-arbeletxekora doan kolorekoak, punta zurbilekin, zurixkak edo zuri-berdexkak; lehortzean okre argi koloreko tonalitateak hartzen ditu
Haragia: Krema-laranja kolorekoa.[2]
Etimologia: Clavulinopsis terminoa, "clava"-ren txikigarritik dator, garrote txikia, esan nahi duen "clavulina" hitzetik eta itxura, antzekoa, esan nahi duen grekozko "ópsis" hitzetik. “Clavulina” baten antzekoa.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuClavulinopsis luteoalba var. longispora antzekoa da, espora handiagoak ditu. Segurtasunez identifikatzeko, azterketa mikroskopikoa egin behar da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, lurrean hazten den espeziea da, zelaietan eta basoen soilguneetan. Urria.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Hegoafrika, Australia, Papua Ginea Berria, Txile.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 553 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Clavulinopsis luteoalba: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.