Civivox Arrotxapea (gaztelaniaz Civivox Jus la Rocha) Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen kultur-etxe eta liburutegi publiko bat da. Iruñeko Udalaren jabetzakoa da. Civivox kultur-etxe eta liburutegi publikoen sarearen barnean dago.

Civivox Arrotxapea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°50′N 1°39′W / 42.83°N 1.65°W / 42.83; -1.65
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1985
JabeaIruñeko Udala
Arkitektura

Kokalekua aldatu

Arrotxapea auzoan dago, Maiteminduen pasealekuaren 37. zenbakian.

Historia aldatu

Berez Civivox kultur-etxea izan aurretik, 1985ean auzoko kultur-etxe arrunt gisa inauguratu zen.

Ordutegia aldatu

  • Irailaren 1etik ekainaren 30era: Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunak: Itxia
  • Uda. Uztailaren 1etik 30era: Itxia. Abuztua: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Jarduerak aldatu

Kultur ekintzak programatu eta burutzea: ikastaroak, gai ezberdinei buruzko tailer eta mintegiak burutzea (historia, artea, musika, ingurumena, etab.), antzerkia, musika, dantza, zinema, arte plastikoak, mendi eta kultur irteerak, lehiaketak, erakusketak, ikusentzuneko proiekzioak, etab.

Instalakuntzak aldatu

  • Behe solairua: ekitaldi aretoa, erabilera anitzeko aretoa, dantza-aretoa, erakusketa aretoa, disziplina anitzeko gela, arte plastikoen gela eta informatika-gela.
  • Lehen solairua: disziplina anitzeko hiru gela.
  • Wifi-gunea.

Kanpo estekak aldatu