Ciboria batschiana Sclerotiniaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ciboria batschiana
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaSclerotiniaceae
GeneroaCiboria
Espeziea Ciboria batschiana

Sinonimoa: Sclerotinia batschiana.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Tamaina txikikoa, 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. Hasierako faseetan kupula formakoa da, gero lautuaz joaten den arren, azkenean lau samarra, baina erdian zilbor itxura duen depresioa mantenduz. Kanpoko gainazal antzua, marroi ilun kolorekoa da, ia arrea, guztiz leuna, eta ertza akutua eta erregularra, ez du koskarik edo oso gutxi ditu.

Himenioa: Leuna, kanpoko gainazalaren kolore berekoa edo argixeagoa.

Hanka: Oso nabaria, substratuan lurperatuta badago luzea izan daiteke, 3 cm ingurukoa, nahiz eta ohikoa 1 edo 2 cm-koa izan. Kapela baino trinkoagoa da, eta bere kolorea iluna, ia beltzaxka.

Haragia: Urria, kapelaren testura argizari itxurakoa da, oinean gogorragoa eta haritsuagoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Batschiana epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Haritz edo gaztainondoen fruituetan duen habitat bereizgarriagatik nabarmentzen da. Bada antzeko ezaugarriak dituen espezie bat, Ciboria amentacea, haltz-amentuetan hazten dena, kupiliforme nabarmenagoa du eta ertza koska finekin. Rustroemia firma ere antzekoa da, usteltzen ari diren haritzen egurretan agertzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Haritz edo gaztainondoen eroritako fruituretan. Urria

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Groenlandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 573 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. Ciboria batschiana: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu