Chronicon Pictum (euskaraz: «Kronika Irudiztatua»), edo Vienako Chronicon Pictum, Chronica Hungarorum, Chronicon (Hungariæ) Pictum, Chronica Picta edo Chronica de Gestis Hungarorum, hungarieraz Képes krónika, Hungariako Erresumaren historia XIV mendetik irudiztatua da. Antzeko lanak Europako errege gorteetan egiten ziren, kasu honetan Luis I.a Hungariakoan.[1] Gaur egun Budapesteko Széchényi Liburutegi Nazionalean gordetzen da.

Chronicon Pictum
Jatorria
Egilea(k)Márk Kálti (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina
Kokapena
BildumaNational Széchényi Library (en) Itzuli

Ezaugarriak aldatu

Eskuizkribuaren marrazkiak eta apaingarri ederrak 1360 baino lehen Hungarian egin ziren. Lanek garaiko hungariar bizitzaren ezagupen sakona erakusten dute, haien ohiturak, tradizioak, kondairak, historia. Kronikaren 147 irudiei esker jendarte haren ezaugarri asko ezagu ditzakegu: janzkerak, nekazarien bizimodua, armak, eraikinak...[2][3]

Egitura aldatu

Kronika bi ataletan dago antolatuta:

  • Lehenengoan, Huno herriaren gertaerak biltzen dira.
  • Bigarrenean, hungariar erregeen inguruko gertaerak azaltzen dira. Bigarren atal honetan Ladislao I.a Hungariakoaren datuak, mirakuluak eta elezaharrak zehaztasun handiz jasotzen dira.

Historia aldatu

Kronika Márk Kálti-k (latinez Marci de Kalt) 1358. urtea igaro eta gutxira prestatu zuen. Azken irudiak 1370 eta 1373 artean amaitu zituzten. Liburua Luis I.a Hungariako erregeak Karlos V.a Frantziako erregeari eman zion, Luisen alaba, Katalina, Karlosen semearekin, Luis I.a Orleanseko dukearekin alegia, ezkondu zenean. Ondoren, 1456an, kronika Đorđe Branković-i eman zitzaion, eta honek kopiatu egin zuen. Gero, ziurrenik bolada batean Turkiarren esku egon zelarik, eskuizkribua galdu egin zen.

Kronika, berriro ere, XVII. mendearen lehen erdialdean, bide ezezagunez, Vienako errege artxiboetan agertu zen; horregatik Vienako Kronika Argiztatua ere deitzen zaio. Eskuizkribua gaur egun Budapesteko Széchényi Liburutegi Nazionalean dago jasota (Országos Széchényi Könyvtár, Budapest).[4]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.goodreads.com/book/show/28510783-chronicon-pictum
  2. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5322993
  3. http://herodotohistoriant.blogspot.com/2017/11/chronicon-pictum.html
  4. Pražák, Nechutová, Bartoňková (1988). Legendy a kroniky koruny Uherské (Hungariako Erresumaren kondaierak eta kronikak). Praga: Nakladatelství Vyšehrad. 340–346 or.

Kanpo estekak aldatu