Christy Brown (Dublin, 1932ko ekainaren 5aSomerset, Ingalaterra, 1981ko irailaren 7a) irlandar margolari eta idazle ezaguna. Jaiotzez elbarria, komunikazio arazo larriak gainditu behar izan zituen aurrera egiteko. Bere biografian oinarrituta Jim Sheridan zuzendariak My Left Foot ("Nire Ezkerreko Oina") film ezaguna egin zuen 1989an.

Christy Brown

Bizitza
JaiotzaDublin1932ko ekainaren 5a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaEast Pennard (en) Itzuli1981eko irailaren 7a (49 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Heriotza modua: eztarriko trabamendua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, margolaria, poeta, gidoilaria eta autobiografialaria

IMDB: nm0113272 Find a Grave: 2009 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Christy familia katoliko eta pobre batean jaio zen. Hamairu anai-arreba ziren (amak hogetita hiru haurdunaldi izan zituen eta, ondorioz, haren bitzitza arriskuan egon zen!). Jaiotzetik buruko perlesia sufritu zuen eta, horregatik, komunikatzeko, ibiltzeko eta psikomotrizitate alor guztietan arazo larriak izan zituen. Medikuen diagnostikoaren arabera atzeratua zen. Baina haurrak ikasteko ahalmen handia zuen: bere arreba bat klarionarekin idazten ikusi zuen behin eta imitatu zuen horretarako klariona ezkerreko oinaren hatzez helduta. Modu horretaz alfabetoko letrak hasi zen idazten. Esan behar da bitarte horretan bere amak inoiz ez zuela baztertu eta uneoro umea motibatzen saiatu zela, besteak beste, letrak ikasi arazten. Zazpi urterekin ikasi zuen idazten. Bere anaiek gurdi gurpildun bat asmatu zioten eta horrekin kanpoko ingurua ezagutzeko aukera izan zuen. Hamar urtekin hasi zen bere arazoaz kontzientea izaten eta nerabetasunean sarritan depresioak joa bizi izan zen. Depresioaren aurrean margotzea izan zen aktibitate leungarri nagusietariko bat. Margolari bezala sari asko irabazi zuen eta bere ospea dezente zabaldu zen pintura munduan izen bat izan arte. Bestetik, Lourdesera pelegrino gisa joateak asko lagundu zion. Bere familiak lagunduta psikoterapia saio batzuk jaso zituen eta, ondoren, Londresko espezialista batek gorputz osoko erreabilitazioa egiteko aholkua eman zion. Bere lehenengo biografia bere anaia bati diktatu egin zion. Bigarrena, familiako medikua zen Collins doktoreak lagunduta diktatu zuen. Biografian Christy Brownek Lourdesesera eginiko bidaia deskribatu zuen eta, bestetik, bere pasioak, gogoak eta frustrazioak. My Left Foot izenburupean eta hamalau hizkuntzatan itzulita, nazioarteko arrakasta itzela lortu zuen. 1972ko urriaren 5an Mary Carr emakumearekin ezkondu zen eta Ballyheiguera joan ziren bizitzera. Ondoren, Somersetera Ingalaterrara joan ziren bizitzera. Eta han, 49 urte zituelarik, etxeko istripu baten ondorioz, haragia jaten itota, hil zen. Grasnevineko hilerrian lurperatuta dago.[1]

1989an The Pogues taldeak bere omenezko kanta bat grabatu zuen: "Down All the Days", Peace and Love albumean.

Bibliografia aldatu

  • 1954 My Left Foot
  • 1970 Down All The Days
  • 1971 Come Softly to My Wake (Poems of Christy Brown)
  • 1973 Background Music: Poems
  • 1974 A Shadow on Summer
  • 1976 Wild Grow the Lilies
  • 1978 Of Snails And Skylarks
  • 1982 A Promising Career (hil ondoren argitaratuta)
  • 1991 The Collected Poems of Christy Brown (hil ondoren egindako edizioa)

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • (Ingelesez): Anthony J. Jordan: Christy Brown's Women. A Biography Drawing on His Letters (1998). Westport Books. ISBN 978-0-9524447-3-2.

Kanpo estekak aldatu