Christopher Hogwood (Nottingham, 1941eko irailaren 10a - Cambridge, 2014ko irailaren 24a) britainiar orkestra-zuzendaria izan zen.

Christopher Hogwood

Bizitza
JaiotzaNottingham1941eko irailaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCambridge2014ko irailaren 24a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaNottingham High School (en) Itzuli
Pembroke College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Raymond Leppard (en) Itzuli
Gustav Leonhardt
Robert Thurston Dart (en) Itzuli
Mary Potts
Rafael Puyana
Zuzana Růžičková (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikologoa, abesbatza-zuzendaria, musikagilea, musika-irakaslea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, music journalist (en) Itzuli eta klabezin-jotzailea
Enplegatzailea(k)Gresham College (en) Itzuli
Royal Academy of Music
Londresko King's College
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaKlabizenbaloa

IMDB: nm0389780 Spotify: 0vBafEFOLXtq5mZuhMgsyL iTunes: 4336929 Musicbrainz: 00db6f13-4ec4-4ff9-ab10-07340b511e97 Songkick: 471702 Discogs: 779781 IMSLP: Category:Hogwood,_Christopher Allmusic: mn0000092572 Deezer: 72943 Edit the value on Wikidata
Christopher Hogwood 2014an.

Bere garaiko musika jotzen hasi zuen zuzendari-karrera, baina Erdi Aroko musikara aldatu zen gero: Londresko Early Music Consort taldearen sortzaile eta kide izan zen, 1967-1976 bitartean. Garai hartan, barrokoko musika-zuzendari gisa espezializatu zen, eta partitura historikoak berreskuratzeaz ere arduratu zen. 1973an Academy of Ancient Music akademia sortu zuen Britainia Handian musika barrokoa eta klasikoa bere garaiko tresnekin jotzeko sortu zen lehenengo orkestra, eta orkestra hartako zuzendari izan da harrezkero. Ospe handiko orkestra da, hainbat disko grabatutakoa, eta mundu zabalean kontzertu asko eskainitakoa. Orkestra-zuzendari gisa, London Philarmonic Orchestrako zuzendari izateaz gainera, Europako eta Estatu Batuetako beste musika talde askotan lagundu zuen: Bostongo Sinfonikoan, Chicagoko Sinfonikoan, Clevelandeko Orkestran, Los Angelesko Filarmonikoan& 1988an Minnesotako (Estatu Batuak) Saint Paul ganbera-orkestraren musika-zuzendaritza onartu zuen, programazio-orokorraren eta orkestraren politika artistikoaren arduradun gisa. Oso ezaguna da, baita ere, XVIII. mendeko musikagile handiez egindako bertsioengatik; erromantizismoaren garaiko eta XX. mendeko obrak jotzen zituen, eta klabezinista bikaina zen. Musikologo eta musika-jotzaile gisa, musika barrokoaren eta klasikoaren soiltasuna adierazteaz arduratu zen batez ere. Musikari buruzko zenbait liburu idatzi zituen.

Erreferentziak aldatu