Cholo
Cholo Latinoamerikan erabiltzen den izendapen bat da; normalean identitate baten erakusgarri izaten da, eta herritar mestizoak deitzeko erabili ohi da, batik bat, aurpegiera indigena eta zuria duten pertsonak. Hasieran, mestizoen sailkapenean leku propioa zuen izendapena zen, hala ere, gaur egun hitzaren esanahia asko desitxuratu egin da, eta herrialdetik herrialdera ere aldatzen da.
Argentina
aldatuArgentinan, odolean amerindiar ehuneko handia duten pertsonak edota iparraldeko pertsonak izendatzeko erabiltzen da izendapena, hala nola, Catamarca, Jujuy, Salta eta Tucumángo herritarrak. "Cholo" deitura, gainera, ez da beste herrialdeetan bezain gutxiesgarria.