Tucumángo probintzia

Tucumán Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago. 22.524 km²ko eremua du eta 2010ean 1.448.188 biztanle zituen[1]. Hiriburua San Miguel de Tucumán da.

Tucumán
Tucumán
 Argentina
Casa de gobierno - panoramio.jpg
Bandera de la Provincia de Tucumán.svg Escudo de la Provincia de Tucumán.svg
Administrazioa
Estatua Argentina
Izen ofizialaProvincia de Tucumán
ISO 3166-2AR-T
HiriburuaSan Miguel de Tucumán
Governor of Tucumán Province (en) ItzuliJuan Manzur (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak27°00′S 65°30′W / 27°S 65.5°W / -27; -65.5
Tucuman in Argentina.svg
Azalera22,524 km²
MugakideakSaltako probintzia, Santiago del Esteroko probintzia eta Catamarcako probintzia
Punturik altuenaCerro del Bolsón (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.460.512 (2015)
Dentsitatea64,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−03:00 eta America/Argentina/Tucuman (en) Itzuli
http://www.tucuman.gov.ar/

GeografiaAldatu

Iparraldean Saltako probintziarekin du muga, ekialdean Santiago del Esterorekin, hegoaldean Santiago del Estero eta Catamarcarekin, eta mendebaldean Catamarcarekin.

Ekialdea laua da eta Sali ibaiak igarotzen du alderik alde. Mendebaldean Aconquijako mendikatea hedatzen da, 5.000 m-tik gorako gailurrek osatua (Cerro de la Bolsa, 5.330 m; Cerro del Bolsón, 5.550 m; Cerro de las Dos Lagunas, 5.450 m). Alde honetan daude, halaber, Calchaquies eta Santa Barbara mendikateak. Santa Maria ibaiaren haranak bereizten ditu aipatutako mendikate horiek eta Cajón mendikatea (4.000 m-tik gorako gailurrek osatua). Klima epela da mendietan izan ezik.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza (azukre kanabera, kotoi-landarea, tabakoa) eta abelazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak.

ErreferentziakAldatu

  1. República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-14).

Kanpo estekakAldatu