Choi Min-jeong (koreeraz: 최민정) (Seongnam, 1998ko irailaren 9a), patinatzaile hegokorearra da. Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an.

Choi Min-jeong

Bizitza
JaiotzaSeongnam (en) Itzuli1998ko irailaren 9a (25 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Hezkuntza
HeziketaSeohyun High School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea
Pisua54 kilogramo
Altuera164 zentimetro

Ibilbidea aldatu

Sei urte zituela hasi zen patinatzen. Berehala ikusi zen kirolari bikaina zela eta 2014an Munduko gazte mailako txapelketan proba guztietan lortu zuen domina, guztira bi urrezko, zilarrezko bat eta bi brontzezko.

2015ean helduen Munduko txapelketak lehiatzen hasi zen eta Moskun sailkapen orokorra irabazi zuen hiru probatan txapelduna izanik eta laugarrenean brontzezko domina lortuz. 2016an Seulen eta 2018an Montrealen ere sailkapen orokorrean txapeldun izan zen[1]. Montrealen gainera jokaturiko proba guztiak irabazi zituen. Aurrez 2016an Salt Lake Cityn 1.500 metrotako munduko errekorra ezarri zuen.

2018an Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen, 1.500 metrotan eta 3.000 m errelebotan. 500 metrotako proban errekor olinpikoa ezarri zuen aurrez zegoena 0.45 segundutan hobetuz eta garaipenerako faboritoa bazen ere, traba egiteagatik zigortu egin zuten eta finaletik kanpo gelditu zen[2].

2020an Lau Kontinentetako txapelketa jokatu zen Montrealen eta berriz ere proba guztietan txapelduna izan zen[3]. 2022ko Pekingo Jokoetan urrezko domina jaso zuen 1.500 metrotako proban eta zilarrezko beste bi 1.000 m eta 3.000 m errelebotan[4]. 1.500 metrotako finalerdietan errekor olinpikoa ezarri zuen gainera[5].

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   1.500 m
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   3.000 m erreleboak
2022 Pekin (  Txina)   1.500 m
2022 Pekin (  Txina)   1.000 m
2022 Pekin (  Txina)   3.000 m erreleboak
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Mosku (  Errusia)   Orotako sailkapena
2015 Mosku (  Errusia)   1.000 m
2015 Mosku (  Errusia)   3.000 m
2015 Mosku (  Errusia)   3.000 m erreleboak
2015 Mosku (  Errusia)   1.500 m
2016 Seul (  Hego Korea)   Orotako sailkapena
2016 Seul (  Hego Korea)   1.000 m
2016 Seul (  Hego Korea)   3.000 m erreleboak
2016 Seul (  Hego Korea)   1.500 m
2018 Montreal (  Kanada)   Orotako sailkapena
2018 Montreal (  Kanada)   500 m
2018 Montreal (  Kanada)   1.500 m
2018 Montreal (  Kanada)   3.000 m
2018 Montreal (  Kanada)   3.000 m erreleboak
2019 Sofia (  Bulgaria)   1.500 m
2019 Sofia (  Bulgaria)   3.000 m erreleboak
2019 Sofia (  Bulgaria)   Orotako sailkapena
2019 Sofia (  Bulgaria)   1.000 m
2019 Sofia (  Bulgaria)   3.000 m
Lau Kontinentetako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Montreal (  Kanada)   Orotako sailkapena
2020 Montreal (  Kanada)   500 m
2020 Montreal (  Kanada)   1.500 m
2020 Montreal (  Kanada)   3.000 m
2020 Montreal (  Kanada)   3.000 m erreleboak
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Erzurum (  Turkia)   1.000 m
2014 Erzurum (  Turkia)   3.000 m erreleboak
2014 Erzurum (  Turkia)   1.500 m
2014 Erzurum (  Turkia)   Orotako sailkapena
2014 Erzurum (  Turkia)   1.500 m super

Errekorrak aldatu

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 42.422 2018
1.000 m 1:26:850 2022
1.500 m 2:14:354 2016 Salt Lake City (AEB)
3.000 m 4:58:939 2018

1.500 metrotako marka Munduko errekorra da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Watch: Winter Olympics replays» BBC Sport 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  2. (Ingelesez) Auto, Hermes. (2018-02-13). «Winter Olympics: DQ drama hits South Korea's star skater Choi as veteran Fontana grabs Italy's 1st Pyeongchang gold | The Straits Times» www.straitstimes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  3. «South Korea end Four Continents Short Track Championships with every gold» www.insidethegames.biz 1578872040 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  4. CNN, Jack Bantock. «Choi Min-Jeong bounces back from tearful silver to defend women's 1500m speed skating title» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  5. (Ingelesez) «Choi Min-Jeong sets Olympic record in women's 1500m | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).

Kanpo estekak aldatu