Charles-Geneviève-Louis-Auguste-André-Timothée d'Éon de Beaumont (Tonnerre, Frantzia, 1728ko urriaren 5a - Londres, Erresuma Batua, 1810eko maiatzaren 21a), Chevalier d'Eon izenez ere ezaguna, frantziar diplomazialari eta espioia izan zen.

Chevalier d'Eon

(1792)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles-Geneviève-Louis-Auguste-André-Timothée-Robert-Pierre d'Éon de Beaumont
JaiotzaTonnerre1728ko urriaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLondres1810eko maiatzaren 21a (81 urte)
Hobiratze lekuaSt Pancras Old Church Garden Gates And Railings To Road Frontage (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, idazlea, espioia eta militarra
Jasotako sariak

Biografia

aldatu

Emakumezko hiru izen zituen eta gizonezko beste hiru. Bitasun horrek bizi guztian iraun zuen, baina autopsiak organo maskulinoak erabat garatuta zituela egiaztatu zuen. Gizonezko moduan bizi zen d’Eon, Luis XV.a Frantziakoaren inteligentzia zerbitzuburuak, Conti printzeak, Errusiara bidali zuenean, bi herrialdeen arteko harreman labainak estutu asmoz[1].

Elisabet I.a tsarinarengana hurbiltzea zaila izango zela jakitun, emakumez jantzita iritsi zen San Petersburgora. Estrategiaren bidez d’Eonek tsarinaren konfiantza eskuratu zuen berehala. Geroago gizonezko moduan itzuli zen Errusiako gortera eta bere burua mademoiselle Deaumonten anaia gisa aurkeztu zuen. Anbiguotasun horrek zurrumurruak piztu zituen jaioterrian. Egindako lan diplomatikoa eskertzeko kapitain izendatu zuten eta Zazpi Urteko Gerran lan egin zuen.[1]

Zurrumurruak itzali ziren orduan, emakumezko batek, nonbait, ezin zuelako gerran halako jarrera ausartik izan. Gobernuak Londresera bidali zuen gero, enbaxadorearen idazkari izateko. Han ere karrera militar arrakastatsua izan zuen eta Ohorezko Legioko kapitain izatera iritsi zen. Luis XVI.ak aitona ordezkatu zuenean, d’Eonek Parisa itzultzeko baimena eskatu zuen, baina erregeak ukatu egin zion. Haserre, sekretu diplomatikoak argitaratzen hasi zen eta Versailleseko gobernua negoziatzera behartu zuen. Diru kopuru bat jaso zuen isiltasunaren truke, eta Parisa itzultzeko aukera izango zuen, emakumea zela egiaztatu eta sekula berriro gizonezko identitatea hartzen ez bazuen.[1]

Eta Parisera itzuli zen. Ordurako bere sexuari buruzko apustuek 300.000 liberako funtsa bildua zuten eta medikuen ziurtagiriak emakume zela adierazi zuten. Frantziako Iraultzak monarkiak jarritako baldintzak indargabetu arren, d’Eonek emakume moduan jokatzen jarraitu zuen ia 40 urtez, hil arte. Eta orduan, autopsiak gizonezko jaio zela esan zuenean galderak hasi ziren berriro.[1]

1810ean, Londresen hil zen 81 urte zituela.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2010-11-07). «Mademoiselle ala chevalier?» Argia CC-BY-SA lizentzia.