Charles Bronson (presoa)
Michael Gordon Peterson, ezizenez Charles Bronson (1952ko abenduaren 6a, Aberystwyth) galestar kriminal eta preso bat da. Bere garaian Erresuma Batuko presorik oldakorrena edo Erresuma Batuko presorik arriskutsuena izatearen ospea bereganatu zuen.[1]
Charles Bronson (presoa) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michael Gordon Peterson |
Jaiotza | Luton, 1952ko abenduaren 6a (72 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Luton Ellesmere Port |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, autobiografialaria, boxeolaria, artista eta kriminala |
Genero artistikoa | Art Bruta |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
1974ean armaz burututako lapurreta baten ondorioz Bronson lehenbiziko aldiz zazpi urtetarako espetxeratu zuten, baina berak iragandako 120 espetxeetan zehar gauzatutako liskar eta borrokek bere ospea areagotu zuten. Adibidez, 1998an bi irakiar preso bahitu eta "jenerala" dei ziezaioten behartu zituen, gainera bahiketa amaitzeko berak ezarritako baldintzak ez bete ezkero preso haietako bat jateko mehatxua jaurti zuen. Bere baldintzak honako hauek ziren: Kubara ihes egiteko helikoptero bat, bi Uzi metrailadoreak, errekanbiorako 5.000 munizio eta aizkora bat.
Honela liskarrez-liskar eta zaintzaileak eta beste preso batzuk jipoitu ondoren bere zigorra handituz joan zen, azkenik bizi osorako gartzela zigorra jaso arte. Espetxealdi luze honetan zehar egunero 2500 flexio eta ariketa fisiko ugari egin ohi zituen, honela beti sasoi bete-betean zegoen, beti ingurukoak jipoitzeko prest. Bere eguneroko ariketak deskribatzen dituen fitness liburu bat ere idatzi du, honetan espazio txikitan burutu zituen ariketa fisikoak azaltzen ditu. Denera 11 liburu idatzi eta presoentzako 4 Koestler literatura sari irabazi izan ditu.[2]
1999. urtetik aurrera segurtasun goreneko Wakefield espetxean erabat isolaturiko gela batean bakar-bakarrik eta beste presoekin inongo hartu-emanik ez duela dago. 1974. urtetik gaur egun arte aske 4 hilabetez bakarrik egon da.
2009an bere bizitzari buruzko Bronson filma atera zuten. Garai hartan Bronsonek espetxeko agintariak harri eta zur utzi zituen, ustez isolatuta zegoen gelatik oharkabean filma estreinatzen zen zinemaldira honako bere ahotsez osatutako mezu hau ailegarazi baitzuen:
« | Jendeak ni behin batez zer izan nintzen ikusiko du: espetxe sistema anker eta ustel baten barnean harrapatutako gizona. Ez naiz harroputza. Zinez izugarria, oldarkorra eta gaiztoa izan zen. Ez nago hortaz harro, baina ezta lotsatuta ere, eman dudan kolpe bakoitzeko trukean 21 jaso baititut. | » |
Zinema
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ El preso mas violento del Reino Unido. (Gaztelaniaz)
- ↑ El preso mas violento del Reino Unido. (Ingelesez)
Kanpo estekak
aldatu- Charles Bronson presoaren webgunea (Ingelesez)