Charles-Émile Egli, Carlègle bezala ezagunagoa, (Aigle (Suitza), 1877ko martxoaren 30- Paris, 1937ko azaroaren 9) grabatzaile, Ilustratzaile eta margolari suitzarra, ondoren frantziarra herritartu zen.[1]

Charles Émile Egli

Bizitza
JaiotzaAigle1877ko martxoaren 30a
Herrialdea Frantzia
 Suitza
HeriotzaParis1937ko urtarrilaren 11 (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgrabatzailea, ilustratzailea eta margolaria
Lantokia(k)Paris

Biografia aldatu

Charles Émile Egli 1877ko martxoaren 30ean jaio zen, Suitzako Aiglen. 1895az geroztik, lau urtez Genevan egon zen, Arte Industrialen Eskolan, tartean Alfred-Louis Martin-en klasean. 1900an Parisera iritsi zen. Xilografia landu zuen eta bere lanak aldizkariz aldizkari saltzen ibili zen. "Carlègle" izenpean, egunkari satirikoetan ilustrazioak argitaratu zituen, L'Assiette au beurre, Le Rire, Demain edo La Vie Parisienne, L'Illustration, Cocorico, Fantasio. Liburu askoren ilustrazioak ere prestatu zituen, egile garaikideen eta klasikoen obretan, alegia: Jean de La Fontaine, Ronsard, Verlaine, Henri de Régnier, etab.

1905etik aurrera, L'Automobile 217-UU eta Une histoire qui finit mal bezalako grabatuen albumak argitaratzen hasi zen. 1908an, liburuetarako ilustrazioak egiten hasi zen. 1909an marrazkilarien nazioarteko erakusketetan parte hartu zuen (Paris, Kopenhage). Bere produkzioa ez zen gutxitu 1920ko hamarkadan, eta xelebrea eta ezaguna izan zen, Gazette du Bon Ton eta La Vie Parisienne aldizkarietan plazaratutako lanak. Charles Émile Egli Parisko 13. barrutian hil zen, 1937ko azaroaren 9an.[2]  

Obra aldatu

Marrazkilari gisa aldizkari desberdinetan lan egin zuen: L'Encrier, L'Assiette au beurre... Asko dira ere ilustratu zituen liburuak:

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://agorha.inha.fr/inhaprod/ark:/54721/002136165
  2. « Carlègle », in Giovanni Fanelli et Ezio Godoli, Dizionario degli illustratori simbolisti e art nouveau, Florentzia, Cantini Editore, I. liburuki, 2010, 93-94 or.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Émile Egli