Chalciporus rubinus Boletaceae familiako onddoa da. [1] Ez du balio sukalderako.

Chalciporus rubinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaChalciporus
Espeziea Chalciporus rubinus
Singer, 1973

Sinonimoak: Rubinoboletus rubinus, Xerocomus rubinus, Suillus rubinus, Boletus rubinus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Belusatua; hori-arre kolorekoa. Ertza arrosa.

Tutuak: Poroak bezala gorriak

Poroak: Poligonalak edo biribilak, zertxobait dekurrenteak, gorri-karmin kolorekoak, ondoren gorri likatsua edo arrosak.

Poro dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten poroak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 1,2 eta 2 cm bitarteko lodierakoa. Laburra, oinarrira mehetua, gorri-karmin kolorekoa eta horia.

Haragia: Kolore argikoa, zurixka. Ia gozoa eta usaingabea.[2]

Etimologia: Rubinus epitetoa latinetik dator, errubi kolorea, esan nahi duen "rubinus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Zapore oso mineko Chalciporus piperatus delakoarekin nahas daiteke, honek kanela-kobre koloreko poroak ditu edo gorri-burdintsu kolorekoak. Chalciporus hypochryseus espeziearekin ere bai, honek poro horiak ditu (ez gorrixkak). Koniferoetan ateratzen den Chalciporus amarellus ere antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan. Hostozabalen azpian. Oso urria.

Banaketa eremua

aldatu

Europan, batez Erresuma Batua eta Herbehereak ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 44 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 487 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak

aldatu