Cha Min-kyu

izotz gaineko abiadura-patinatzailea korearra

Cha Min-kyu (koreeraz 차민규, Anyang, Gyeonggi, Hego Korea, 1993ko martxoaren 16a) Hego Koreako abiadura patinatzailea da, nazioartean lehiatzen dena.

Cha Min-kyu
Bizitza
JaiotzaAnyang (en) Itzuli1993ko martxoaren 16a (31 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Hezkuntza
HeziketaKorea National Sport University (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea

Facebook: 100001807042769 Olympic.org: min-kyu-cha Edit the value on Wikidata

Cha-k, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen, eta zilarrezko domina irabazi zuen 500 metroko lasterketan[1]. Ekitaldiko errekor olinpikoa ezarri zuen 34,42 segundoko denborarekin, baina errekor hori, momentu batzuk geroago, azken irabazleak, Håvard Lorentzenek, 0,01engatik hautsi zuen. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan ere, parte hartu zuen, eta zilarra irabazi zuen 500 metroko proban, 34,39 segundoko denborarekin, Gao Tingyu txinatarrarengandik, urrezko domina eta olinpiar errekor berriarengandik, 0,07 segundora[2].

Bizitza pertsonala

aldatu

Seulgo Korea National Sports University-n ikasi zuen. 2011n, 18 urterekin hasi zen izotz gainean abiadura patinatzen, bere unibertsitateko entrenatzailearen aholkuz[3].

Emaitza pertsonalak

aldatu
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Ekitaldia
2018   Pyeongchang   500 m
2022   Beijing   500 m
Munduko Kopa
Urtea Lekua Domina Ekitaldia
2016   Nagano   500 m
Asiako Neguko Jokoak
Urtea Lekua Domina Ekitaldia
2017   Sapporo   500 m
Unibertsiada
Urtea Lekua Domina Ekitaldia
2017   Almatý   500 m
2017   Almatý   1000 m
Errekor pertsonalak[4]
Abiadura-patinajea
Gertakaria Emaitza Data Lekua Oharrak
500 m 34,03 2019-03-10 Utah Olympic Oval, Salt lake city Hego Koreako gaur egungo errekorra
1000 m 1.08,73 2020-02-29 Vikingskipet, Hamar
1500 m 1.51,33 2016-09-10 Olympic Oval, Calgary
3000 m 4.09,69 2016-01-20 Seul

Erreferentziak

aldatu
  1. «Athlete profile – Cha Min-kyu» pyeongchang2018.com.
  2. Yoo, Ji-ho. (2022-02-12). «(Olympics) Speed skater Cha Min-kyu wins silver medal in men's 500m» Yonhap News Agency.
  3. (Gaztelaniaz) Cha Min-Kyu. 2020-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  4. (Ingelesez) Cha Min-kyu. 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).

Kanpo estekak

aldatu