Celia Rico Clavellino

Zinema gidoilari eta zuzendaria

Celia Rico Clavellino (Constantina, Sevilla, 1982) gidoilari eta zinema-zuzendaria da.[1][2]

Celia Rico Clavellino

Bizitza
JaiotzaConstantina, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
IMDB: nm3536332 Edit the value on Wikidata

Celia Rico Sevillako Constantina herrian jaio zen 1982an. Sevillako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen eta Séneca beka batekin Bartzelonara joan zen Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua ikastera Bartzelonako Unibertsitatean.[3]Gero, Script Editing eta Ikus-entzunezko Proiektuen Garapena graduondokoa eta Teoria, Film-azterketa eta Zinema-dokumentazio doktoretza egin zituen.

Lanbide hastapenak talde tekniko hauetan izan zituen: Pablo Berger-en Blancanieves, Antonio Chavarríasen Diktaketa, Román Parradoren 14 Days with Victor edo José Luis Guerínen Guest filmeetan

2012. urtean zuzendari hasi zen a ez dago etxean lanarekin, Malagako Zinemaldian eta Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean hautatua eta erakutsia izan zena. 2016. urtean, Quatretondeta filmean gidoilari parte hartu zuen. Lan hori hurrengo urtean, 2017an, Goya sarietarako izendatua egon zen.[4] 2019an Gaudí Sarietan gidoi onenaren saria irabazi zuen Viaje al cuarto de una madre filmarekin. Lan handi horretan gidoilaria ez ezik, zuzendaria ere izan zen.[5][6]

2024an Los pequeños amores estreinatu zuen. Viaje al cuarto de una madre-k etxetik alde egin nahi duen alaba baten eta haren amaren arteko harremana kontatzen zuen. Los pequeños amores-ek, aldiz, alde egin zuen eta denboraldi baterako itzuli behar duen alabaren eta bere amaren artekoa erretratatzen du.[7] Martxoaren 24an estrainatu zen zinemetan eta Malagako Zinemaldiko lehiako filma da.[8]

Filmografia aldatu

Sariak aldatu

  • 2018: Gazteriaren Saria eta New Directors Sariaren aipamen berezia Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.[9][10]
  • 2019: Gidoi onenaren saria Gaudí Sarietan.[11]
  • 2019: Idazle Zinematografikoen Zirkuluko Zuzendaritza Errebelazio Zuzendari Hoberenaren Domina.[12]
  • 2019: Ex aequo filmik onena Asecan Andaluziako Zinemako Idazleen Elkartearen 31. Sarietan.[13]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu