Cecilia Idirin Garabieta

Etxekoandrea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua

Cecilia Idirin Garabieta (Lezama, Bizkaia, 1913 - Bilbo, Bizkaia, 1937ko abenduaren 13a) etxekoandrea zen. Francisco Francok 1937ko abenduaren 4an eman zuen jakitera ezarritako heriotz zigorra, eta abenduaren 13ko goizaldean Derion fusilatu[1] eta Bilboko udal hilerrian lurperatu zuten.[2][3]

Cecilia Idirin Garabieta
Bizitza
JaiotzaLezama, 1913
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaBilbo1937ko abenduaren 13a (23/24 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea

Bizitza

aldatu

Cecilia Idirin Garabieta lezamarra zen, Juan Jose Idirin eta Nicolasa Garabietaren alaba. Neba bat behintzat bazuen, Marcos. 1937an 24 urte zituen eta ezkongabe zegoen. Basauriko elizatean bizi zen, zehazki Dos Caminos auzoan, Ariz kaleko 6. zenbakian, eta etxekoandre gisa lan egiten zuen. Tropa frankistek Basauri konkistatu ondoren, Ceciliak elizatetik ihes egin zuen.[4]

Atxiloketa eta espetxeratzea

aldatu
 
Orue txaleteko emakumeen kartzela

1937ko abuztuaren 18an, Ikerketa eta Zaintzako agenteek jakin zuten Bilbon zegoela, eta, horregatik, haren bila hasi ziren, eta hilaren 22an atxilotu zuten. Atxilotu zuten egunean, Ceciliak adierazi zuen ez zela inoiz alderdi politiko edo sindikatu bateko kide izan. Ukatu egin zuen Basauriko udal-maisua salatu izana, eta uko egin zion milizietan egon izanaren akusazioari. Amurrioko buruzagitzara nebari janaria eta arropa ematera joan zela onartu zuen.[4][5]

1937ko irailaren 5ean Larrinagako espetxera eraman zuten.[6] Hil horren 16an, beste galdeketa bat egin zioten, aurreko deklarazioa berretsiz eta bere jokabidearen aldeko abala eman zezaketen bi pertsona izendatuz. Astebete geroago, Basauriko Udalak Ceciliari buruzko informazioa eman zuen, eta honako hau salatu zuen: "Armada Nazional Loriatsuari eta eskuineko pertsonei irain egin die, eta batzuetan emakume bati eraso egin dio". Basauriko Guardia Zibilak urriaren 4an jakinarazi zuenez, "jokabide txarrekoa da, moralari huts egin zion behin baino gehiagotan, ingurua beldurtzen zuen bere mihi gaiztoengatik, eta oso begiko zuen ezker muturra".[4]

Heriotza zigorra

aldatu

Urriaren 15ean, fiskalak heriotza-zigorra eskatu zuen, Cecilia Idirin "eskuin aldekoak etengabe iraintzen zituen estremista nabarmena" zela salatuz. Hilabete bereko 26an, auzitegi militarrak onartu egin zituen Ceciliaren salaketa guztiak, baita udal-irakaslearenak ere. Horregatik, heriotza-zigorra ezarri zioten eta abenduaren 13ko goizaldean Derion fusilatu eta Bilboko udal hilerrian lurperatu zuten.[4][7]

Aintzatespenak

aldatu
  • Basauriko kale batek Cecilia Idirin izena darama. 2010eko martxoan, Udalak erabaki zuen emakume horren omenez kale bat jartzea Basozelaiko etxebizitza babestuen urbanizazio estreinatu berrian, garai batean Basconiako futbol-zelaia zegoen lekuan. Horrela, ahanzturatik berreskuratu zen Cecilia Idirin, Basauriko bizilaguna.[8][9][10]
  • 2022ko azaroaren 25ean Frankismo garaian hiriko kartzeletan errepresaliatutako emakumeak omendu ziituen Bilbok, lore eskaintza batekin eta Santutxuko Orue txaleta oroitzeko plaka baten inaugurazioarekin. Cecilia Idirin omenduen zerrendan azaltzen zen.[11][12][13]
  • 2023ko azaroaren 25ean Baskale, Akelarre, PCE-EPK, Eusko Lurra Fundazioa, CNT eta Santutxuko Familia Elkarteak omenaldia egin zieten Orueko txaleteko Emakumeen kartzelan, frankismoak emakumeen aurka aplikatu zuen indarkeria sistematikoagatik preso egon ziren emakumeei, haien artean Cecilia Idirini. [14][15]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  2. «Cecilia Idirin Carabiete» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  3. «Lista de personas fusiladas por el franquismo en la provincia de Vizcaya» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  4. a b c d Nor izan zen Cecilia Idirin. .
  5. Euskadi, elDiario es. (2022-11-26). «La memoria del Chalet Orue de Bilbao, la improvisada cárcel para la represión de mujeres en el franquismo» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-06-19). «Santutxu, lugar de cárceles durante la guerra y los primeros años del franquismo» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  7. «Lista de mujeres fusiladas por el franquismo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  8. Cecilia Idirin kalea. .
  9. «Calle Cecilia Idirin - Callejero de Basauri - Callejero.net» basauri.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  10. Jobajuria, Janire. (2010-03-30). «Basauri dedicará una calle a una republicana fusilada en la guerra» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  11. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-26). «Bilbo homenajea a las mujeres represaliadas por el franquismo» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  12. «Bilbok omenaldia egiten die frankismoak errepresaliatuei» Electomanía 2022-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  13. Press, Europa. (2022-11-26). «Bilbao homenajea a las represaliadas por el franquismo con una placa dedicada a las encarceladas en el chalet de Orue» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  14. Confederal, Secretaría de Comunicación Comité. (2023-11-23). «25N: acto de memoria por las mujeres represaliadas en Bilbao» Confederación Nacional del Trabajo (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  15. Autor. «Homenaje a las mujeres represaliadas por el franquismo en Bilbao» www.lavozdelarepublica.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak

aldatu