Causeway (filma)
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Causeway (argipena)».
Causeway Lila Neugebauerrek zuzendutako film dramatikoa da, Torontoko Nazioarteko Zinemaldian 2022ko irailean estreinatu zena. 2022ko azaroaren hasieran Apple TV+ -ren programazioan sartu zen.
Causeway (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Causeway |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lila Neugebauer (en) |
Gidoigilea(k) | Ottessa Moshfegh (en) Luke Goebel (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jennifer Lawrence |
Konpainia ekoizlea | IAC (en) Excellent Cadaver (en) |
Edizioa | Robert Frazen (en) Lucian Johnston (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex Somers (en) |
Argazki-zuzendaria | Diego Garcia (en) |
Argumentu nagusia | adiskidetasuna |
Neugebauerren debuta izan zen zuzendaritzan, eta gidoia izan zen Ottessa Moshfegh, Luke Goebel, eta Elizabeth Sandersena. Filmeko protagonistak dira Jennifer Lawrence (ekoizle ere izan zena) eta Brian Tyree Henry. Beste aktore batzuk parte hartzen dira Linda Emond, Jayne Houdyshell, Stephen McKinley Henderson eta Russell Harvard. 2023ko Oscarretarako, aktore laguntzaile gisako nominazioa jaso zuen Brian Tyree Henryk, baina ez zuen irabazi.[1] Hala ere, bai gizonezko aktore beltz honek zein Lawrencek kritikaren goraipamenak jaso dituzte egindako lanagatik.[2]
Sinopsia
aldatuLynsey burmuineko zauriaz itzuli da New Orleans hirira Afganistango Gerran armadan egon ondoren. Auto-konponketan lan egiten duen James gizon beltzaren lagun egiten da, kasualitatez elkarrekin topo egin ondoren. Biek bizitzan trauma gogorrak izan dituzte, eta horiek elkarri erakusten adiskidetasuna osa daitekeela ematen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «2023 Oscars: If You Don't Know Who Brian Tyree Henry Is, Here's Why You Should» The Root 2023-03-10 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ (Ingelesez) «Causeway - Movie Reviews - Rotten Tomatoes» www.rottentomatoes.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).